iepa

2006-05-24

BRUESA G.B.C ACB-ra

Bruesa lehenengo aldiz joango da ACB-ra izan ere, finala irabazi zuen Kaja Lehon-en aurka. Bruesa orain dela gutxi atera zen talde bat da, donostiarra da eta oso ondo jolasten dakiela erakutsi digu. Kanporaketa bost partiduetako onena sailkatzen zen eta Bruesak bere aurkariari 3-o irabazi zion. Azken partidua astearte gauean izan zen eta honako emaitzarekin amaitu zen partidua: BRUESA 88 - KAJA LEHON 81. Bruesak prorrogan irabaz izuen eta justu-justu lortu zuen prorrogan sartzen. Izan ere, azken saskiratzea bruesako jokalari batek sartu zuen, bi puntutako saskiratzea izan zen ikusgarria benetan. Ez nuke Kaja Lehon-ko jokalaria izan nahi.

2006-05-02

VILLARREAL KALERA

atala: Futbola

Villarreal kanporatua izan zen championsetik (Championsetik), izan ere, Madrigalen berdindu egin zuen, baina, Arsenalen aurka, honen futbol zelaian, 1-0 galdu zuen. Villarrealek bere aurkaria baino hobeto jolastu zuen, ala ere (hala ere), ezin izan zuen Arsenalekin, izan ere, oso defentsa ona du. “Riquelmek”(ez dauzkazu aposizioak erabili behar) izugarrizko gol aukera izan zuen Jose Marik penaltia probokatu eta gero, baina ez zuen aprobetxatzen jakin. Izan ere oso gaizki jaurti zuen eta Arsenaleko atezainak “Lehmanek”(hemen ere ez) gelditu egin zuen. Honek, penaltia gelditu eta gero, Villarrealeko esperantza guztiak joan egin ziren eta azkenean kanporatua izan zen. Hala ere Villarrealek (Villarreal) 40.000 biztanleko hiria izan arren, champioseko (Championseko) finalerdietara iritsi zen eta hori ez da edozer gauza. Oso ondo Villarreal. Aupa zu!

2006-04-26

VILLARREAL 0-2 ERREALA

atala: Futbola

Errealak 0-2ko emaitzarekin irabazi zuen Madrigalen Villarreal den aurkari zail baten aurka, Mikel Alonso eta Marc Gonzalezen golei esker. Garaipen honek Errealari urrezko hiru puntu eman zizkion. Orain 38 puntu ditu eta jaitsiera postutatik irteteko ezinbestekoak zaizkion 5 puntutara dago. Hori bai, esan beharra dago Villarrealeko entrenatzailearen esanetara jokalari on askok, Arsenalen aurkako partiduarengatik ezin izan zutela Errealaren aurkako partiduan jokatu. Adibidez: Riquelme, Sorin, etab. Izan ere, partidu zaila izango dute aurki. Azkenean, hobekien atera dena Erreala izan da, urrezko hiru puntu eta jaitsiera postuetatik atera dena hain zuzen. Hurrengo astean ea garaipena lortzen duen. Hau guztiari aurre egiteko denon laguntza behar dutenez, animatu ezazue Errealari.

2006-04-23

ERREALA 2. MAILARA

atala: Futbola

Erreala 2. mailara begira dago, izan ere, azken hiru postuetan sartu zen orain dela bi aste eta bertan jarraitzen du. Aurreko astean ere, galdu egin zuen, Getaferen aurka ondoko emaitza honekin, 1-2. Errealak, entrenadorea aldatu besterik ez du egiten, orain Bakero dago eta berdin-berdin segitzen du, Arkonada eta honen aurrekoak bezala. Jaitsiera postutatik irteteko 3 puntutara dago eta oso zaila egingo zaio jaitsiera postuetarik irtetea, izan ere, oso partidu zailak izango ditu hemendik aurrera. Hala ere, horren zailak ez diren partidu batzuk ere izango ditu, Malagaren aurka adibidez. 8 partidu falta zaizkio eta 2. mailara jaistea merezi duen eta jaitsi behar den arren, nik jaitsiera postuetatik irtetea nahiko nuke. Hau gertatuko balitz, taldeak, jokalari asko galduko lituzke eta erreal zaleek ez dute horrelakorik nahi eta neuk ere ez nuke nahi. Beno, agur eta animatu denok Errealari.

2006-03-09

TAU-LIETUVOS RYTAS

Tau-k Lietuvos Rytasi 96-89 irabazi zion. Oso partidu ona izan zen, eta beste 8.300 pertsonekin batera, suertea izan nuen partidua Tauko kantsatik ikustean. Bai-bai “Buesa Arenasen” egon nintzen, izugarria izan zen. Ah eta jokalariak telebistatik altuagoak ematen dute, bertatik baxuagoak zirela iruditu zitzaizkidan. Nire izarrak, Spliterrek ez zuen oso ongi jokatu, 4 puntu besterik ez zituen sartu.Scolak ere ez zuen oso ongi jokatu, baina, hala eta guztiz ere, 10 puntu sartu zituen. Ongi jokatu zuena, nire ustez, Drobnjak iza zen, ez zituen puntu asko sartu, baina horien artean hiruko izugarri bat. Partiduko puntu gehien sartu zituena Erdoganizan zen 27 punturekin. Prigionik 8 sartu zituen, Davidek 10, Vidalek 5, Hansenek 5 eta Chalmersek 4. Baina, partiduko gauzarik onena, dudarik gabe, giroa izan zen. Oroitzapen bezala, Tauko pulsera bat eta Spliterren argazkia erosi nituen.

2006-03-07

MAGNUM

atala: txisteak

Mozorro festa batera beltz bat eta bere emaztea gonbidatu dituzte. Senarrak esaten dio emazteari: Zoaz mozorro bat erostera. Gauean, gizona lanetik iristen denean, ohe gainean SUPERMANEN mozorroa du. Emazteari oihu egiten dio: Ze koño da hau? Noiz ikusi duzu zuk beltz bat supermanez jantzita. Zoaz dendara eta aldatu ezazu mesedez. Senarra iristen denean BATMANEN mozorroa ikusten du ohe gainean eta esaten dio: Baina andrea zu erotuta al zaude, zuk noiz ikusi duzu beltz bat batmanez jantzita? Zoaz dendara eta aldatu zer edo zer hobeagoagatik. Emaztea nazka nazka eginik zegoen, mozorroa itzultzen du eta gauza batzuk erosten ditu. Ohe gainean jartzen dizkio: Hiru botoi zuri, gerriko zuri bat eta egurrezko makilatxo bat. Senarra iristen denean galdetzen dio: Zer da hau? Eta emazteak erantzuten dio: Zuk, mozorroa aukera dezazun: Biluzik jartzen bazara eta hiru botoi zuri eransten badituzu dominotaz mozorrotuko zara. Gustatzen ez baldin bazaizu, ken itzazu botoiak eta jar ezazu gerriko zuria. Horrela, Oreo Gailetaz joango zara. Eta hau ere gustatzen ez bazaizu sar ezazu makila ipurdiko zulotik eta Magnumetaz zoaz.

2006-03-02

ACB-KO JOKOA

ACB-ko jokoa saskibaloiko joko bat da, edozeinek jokatu dezakeena. Joko onetara supermanager.acb.com-etik edo www.google.com-en supermanager idatzita egin zaitezke bertako sozio galdeketa bat erantzunez. Nahi dituzun talde guztiak egin ditzakezu. Taldeak, 11 jokalariz osatuta daude, zuk nahi dituzun jokalariekin, hori bai, dirua gastatzeko muga bat dago. Zure taldeko jokalariek, aste horretako jornadan eduki duten balorazioak kontatzen du. Puntu asko irabazten badituzu diru gehiago irabazten duzu, eta zure taldera jokalari onagoak ekartzeko haukera hematen dizu. Ligaren bat irabaziz gero, sariak ere irabazten dituzu. Nik jadanik talde asko ditut eta jokalari onekin: Skola, Garbajosa, Prigioni, Brown, Hansen… Informazio gehiago nahi baduzu, bertan edukiko duzu. Ekin jokoari.

2006-02-15

TAU BASKONIA-ESTUDIANTES

Tau baskoniak oso errez irabazi zuen Estudiantesen aurka 108-76 gainendu zen. Taukoek hirukoen errekorra apurtu zuten, 16 hiruko sartuz, hau marka!Eta Hansenek, berak bakarrik, 6 hiruko sartu zituen, hori da hori apunteria. Taukoek oso ondo jolastu zuten, gutxi gora-behera, ni bezala.Ezetz, broma bat dela. Skolak (12), Prigionik (8), Erdoganek (16)…eta gauza izugarriak egin zituzten. Adibidez, 6 segundo falta zirela Ukic-ek baloia lapurtu, tablerora bota eta Espliterrek izugarrizko mate bat egin zuen aliup bat osatuz.

2006-02-09

AZTERKETAK

Badakit askori azterketa hitza entzutean desprezio antzeko ideia etortzen zaigula burura. Baina, nire ustez, hori ez da horrela, izan ere, azterketak egitea beharrezkoa da arlo guztietan. Baita asko ikasi behar dela, baina hori beharrezkoa da, gure burmuinak garatu behar bai ditugu.

Gu edo nire gela oraintxe sartu gara azterketetan eta asko ikasi beharra dut, bai matematiketan, euskaran, gaztelanian, naturan, gizarteen… Baina nik, beste askok bezala, iraganean pentsatzen dut eta horregatik al ditudan nota onenak lortzera joaten naiz. IKASI AL DUZUEN GEHIENA

2006-02-08

NBA-ko GOLPEAK

Hauek dira hauek golpeak, amerikar hauek haserretzen direnean!






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here